Webgune hau Enpresen Garapenerako Euskal Agentziarena (SPRI) da (IFK: Q4800789B. Egoitza soziala: Urkixo zumarkalea, 36 - 4. sol. Plaza Bizkaia eraikina. 48011 Bilbo).

Datuak babestea

SPRIren orri edo zerbitzuren bat erabiltzeko datu pertsonalak bildu behar badira, jakinarazten da agian konpainiaren fitxategi informatizatu batean sartuko direla eta Datu Pertsonalak Babesteari buruzko indarreko arauetan eta gainerako garapen-arauetan ezarritakoaren arabera tratatuko direla.

Datu horiek emanez, bezeroak berariazko baimena ematen dio SPRIri haiek bere fitxategi informatizatu batean sartzeko. Fitxategi horren helburua da bezeroekiko harremanak kudeatzea eta zerbitzurik onena ematea.

SPRIk hitzematen du zorrotz beteko duela datu pertsonalak isilpean gordetzeko eta babesteko betebeharra, eta beharrezko neurriak hartuko dituela haiek baimenik gabe ez aldatzeko, galtzeko, tratatzeko edo kontsultatzeko, betiere teknologiaren egoera kontuan hartuta. Fitxategiaren arduradun bakar gisa, SPRIk hitzematen du isilpean gordeko dituela han jasotako datuak, helburu horretarako aplikagarria den legeriaren arabera. Bezeroak eskubidea izango du bere datuak kontsultatzeko, zuzentzeko eta, hala badagokio, ezeztatzeko, eta, horretarako, mezu bat bidali beharko du info@spri.es helbide elektronikora, edo, bestela, idatzizko jakinarazpena helbide honetara: SPRI - Urkixo zumarkalea, 36 - Plaza Bizkaia eraikina, 4. solairua - 48011 BILBO.