Datuak babesteari buruzko informazio xehatua

Datuen tratamenduaren arduraduna

  • Izena: TECNALIA Research and Innovation (TECNALIA)

  • Helbidea: Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea

  • Mikeletegi pasealekua, 2

  • E-20009 Donostia San Sebastián (Gipuzkoa)

  • Tel.: 902760000

  • IFK: G48975767

  • Helbide elektronikoa:

Tratamenduaren xedea (zertarako tratatuko diren datuak)

BAITen erregistratzea: Gainditutako moduluen ziurtagiriak igortzeko eta zerrendak BAIT zerbitzua erabiltzen duten erakundeei bidaltzeko baino ez dira erabiliko erregistro-inprimakian ematen dizkiguzun datuak.

BAITen probetan matrikulatzea: Ebaluazio- eta ziurtapen-zerbitzua bera kudeatzeko soilik erabiliko ditugu proba batean matrikulatzeko prozesuan ematen dizkiguzun datuak; hau da, zentroen edukiera eta une jakin batean argitaratutako plazen eskaintza kontrolatzeko, azterketaren zaintza kudeatzeko, etab. Matrikulatu den probari buruzkoa baino ez da izango posta elektronikoz bidaliko den informazioa, eta informatzailea izango da, erabiltzaileari hitzordua kudeatzen laguntzeko.

BAITen probak egitea: Barnean soilik erabiliko dira probak egitean bildutako datuak, erabiltzaileek probetan izandako emaitzak ebaluatzeko. Barne-ebaluaziorako ere erabiliko da, galdera ilunak, akats-ratio handikoak, etab. hautemateko. Ez dira partekatzen proben xehetasunak, salbu eta erabiltzaile batek ziurtapen jakin bat badu eta errekeritu egiten bada. Berrikuspenei dagokienez, ez da inola ere tratatuko erabiltzaileek egindako proben berrikuspenetan biltzen den informazioa. Tecnaliak ez du eramaten eskatutako laguntza-ziurtagirien erregistrorik, ezta laguntza bereziko eskaerei buruzko dokumentazioa gordetzen ere.

TECNALIArekin harremanetan egotea: Eskaerei erantzuteko soilik erabiltzen ditugu harremanetarako inprimakian edo bait@tecnalia helbide elektronikoaren bidez ematen dizkiguzun datuak, eta inoiz ez zaizkie hirugarrenei lagako. Kaltetuak ematen dizkigun datuak gorde egingo dira, non eta ez digun eskatzen haiek ezeztatzeko.

Barne-erabilerako cookieak: Webguneak funtzionatzeko erabiltzen ditu barne-erabilerako cookieak. Hain zuzen ere, hauek egiteko erabiltzen ditu webgune honek cookieak: erabiltzailea autentifikatzeko; saioa hasita mantentzeko webgunean barrena nabigatzen duenean; ziurtapen eta zentro batean matrikulatzeko; erabiltzaileak hautatutako hizkuntzaren hobespenak ezartzeko; edo erabiltzaileari azterketa-zentroan sartzeko modua kudeatzeko. Nabigatzailearen aukeretan cookieak blokeatu eta desaktibatzen badira, baliteke webgunearen funtzionalitate batzuek behar bezala ez ibiltzea.

Zerbitzua gauzatzea: Zure datuak behar-beharrezkoak zaizkigu ebaluazio- eta ziurtapen-zerbitzua gauzatzearekin erlazionatutako jarduerak egiteko. Datu horiek eman ezean, ezin izango da zerbitzua gauzatu.

Legitimazioa

Zerk legitimatzen gaitu zure datuak tratatzeko?

Lege-oinarria interesdunaren onespena izateak esan nahi du zuk, modu informatuan, baimena eman diguzula zure datuak tratatzeko informazio-ekintza argiaren bidez. Horrek ez du esan nahi ezin duzunik, edonoiz, baimena kendu, eta horrek ez die eragingo baimena eduki bitartean egin ziren ekintzei.

Datuak komunikatzea

Nori komunikatuko zaizkio zure datuak?

Ez zaie daturik komunikatuko hirugarren enpresei, salbu eta lege-betebeharra badago. Asmoa izanez gero, lehenik, baimena eskatu behar zaie kaltetuei.

Ez zaie daturik lagako hirugarren enpresei, BAIT zerbitzua erabiltzen duten enpresei edo legez behartutako erakundeei izan ezik. Kasu horretan, eskatutako ziurtapenak zein erabiltzailek lortu dituzten soilik jakinaraziko die Tecnaliak NANen zerrendarako, baina ez du xehetasunik emango ziurtapenak lortzeko moduari buruz (zer zentrotan, zenbat galderari eman zaien erantzun egokia/desegokia, etab.).

BAIT erabiltzen duten erakundeei informazioa bidaliz gero, denboraldi jakin batean gainditutako ziurtapenak emango zaizkio, NANean oinarrituta. Ez da emango ikaslearen datu pertsonalik, ezta zentroari, egindako saiakerei edo gainditutako / gainditu gabeko galderen kantitateari buruzko informaziorik ere. Erakunde horiekin soilik partekatuko dira datuak, deialdi jakin batean ziurtapenak zein erabiltzailek lortu dituzten jakinarazteko baino ez.

Eskubideak

Pertsona orok du eskubidea jakiteko ea TECNALIA haren datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez.

Eskubidea du bere datu pertsonalak kontsultatzeko; ondorioz, jakingo du haren datuetatik zein erabiltzen ari den, zer helbururekin eta zer epetan erabiliko diren, bestelako informazioaz gain. Horren haritik, eskubidea du zehatzak edo osagabeak diren datuak zuzendu daitezela eskatzeko, baita datuak ezaba daitezela eskatzeko ere dagoeneko datuak bildu zirenean zituzten xedeetarako beharrezkoak ez badira.

Zure datu pertsonalak jendaurreko bihurtu badira eta tratamenduaren arduraduna datuak ezabatzera behartuta badago, neurriak hartzeko eskatu ahal izango diozu arduradunari, datuak tratatzen dituzten guztiei jakinaraz diezaien datu horiek ezabatzeko asmoa duela (ahaztua izateko eskubidea).

Zenbait egoeratan, tratamendua mugatzeko eskatu ahal izango du interesdunak. Kasu horretan, defentsarako edo erreklamazioetarako gorde ahal izango dira datuak. Tratamendua mugatzeari utzi behar bazaio, horren berri eman beharko zaio interesdunari.

Zenbait egoeratan, bere datuak tratatzeari uko egin ahal izango dio. Kasu horietan, TECNALIAk interesdunaren datuak tratatzeari utziko dio, baldin eta premiazko beste arrazoi legitimo batzuk ez badaude edo datu horiek erreklamazio posibleak egiteko edo haietatik defendatzeko erabiltzen badira.

Eskubidea du arduradunari eman dizkion datuak jasotzeko edo datu horiek tratamenduaren beste arduradun bati bidal dakizkion eskatzeko.

Interesdunek eskubidea dute kontrol-agintaritza batean erreklamazioa egiteko.

Zenbait egoeratan, tratamenduaren arduradunak eskubide horiek betetzeko, baliteke eskubide horiek azaltzeko moduari eragiten dioten beste lege batzuk bete behar izatea.

Jatorria

Zergatik dauzkagu zure datuak?

Webgunearen bidez BAIT ebaluazio- eta ziurtapen-zerbitzuan alta emateko eskatu zenuenean dagokion erregistro-inprimakiaren bidez zure datu pertsonalak eman zenizkigulako dauzka TECNALIAk datu horiek. Ez dira tratatzen babes bereziko datuak.

Bildutako datu pertsonalak

Oinarrizko identifikazio-datuekin lan egingo da.