Gaitasun Digitalen Europako Ziurtagiria, oraindik ezartze-prozesuan badago ere, oso baliagarria izango da Europan enplegatzaileek, gobernuek, prestakuntza-hornitzaileek eta abarrek gaitasun digitalak aitor diezazkieten profesionalei. Horrez gain, Hezkuntza Digitalerako Ekintza Planeko ekintza oso bat da. Hezkuntza Digitalerako Ekintza Plana (2021-2027) Europar Batasunaren (EB) ekimen politiko berritu bat da. Europan kalitate handiko hezkuntza digital inklusiboa eta irisgarria izateko ikuspegi komuna ezartzen du, estatu kideetako hezkuntza- eta prestakuntza-sistemak aro digitalera egokitzen laguntzea du helburu.


Gaitasun Digitalen Europako Ziurtagiriak kalitate-baldintzen multzo adostu bati jarraituko dio, eta gaitasun digitalen gardentasuna hobetzea du helburu, baita Europa osoko gobernuek, enplegatzaileek eta beste alderdi interesdun batzuek ziurtapen horiek elkarri aitortzea ere. Gaitasun Digitalen Europako Esparruan (DigComp) egongo da oinarrituta EDSC. Helburu nagusi hauek ditu:
Gaitasun digitalen aitorpena hobetzea, gutxieneko kalitate-baldintzak betez.
Gaitasun digitalen gaur egungo ziurtapenak osatzea.
Gaitasun digitaleko maila erakusteko aukera ematea.
Gaitasun digital berriak eskuratzeko motibatzea.
Emandako gomendio eta gida guztiei jarraitzen ari da BAIT baldintza guztiak betetzeko eta ziurtapenek EDSC zigilua lortzeko.