

BAIT OINARRIZKOA ziurtapena profesional hauei zuzenduta dago:
- Tresna digitalak erabiliz informazioa modu eraginkorrean aurkitzeko eta hautatzeko funtsezko trebetasunak behar dituztenak. Horrenbestez, profesional horiek gai izan behar lukete onlineko bilaketak modu eraginkorrean egiteko, aurkitutako informazioaren fidagarritasuna eta garrantzia ebaluatzeko, eta datuak modu egituratuan antolatzeko eta biltegiratzeko. Oinarrizko mailan, espero da profesionalak gai izatea bilaketa-tresnak erabiltzeko, onlineko pribatutasunaren eta segurtasunaren oinarrizko kontzeptuak ulertzeko, eta fitxategi eta datu arruntak erabiltzeko. Halaber, gai izan behar lukete informazio digitaleko askotariko iturriak erabiltzeko (esaterako, onlineko liburutegiak edo datu-baseak), bere informazio-beharrei egoki eta arduraz erantzuteko.
- Ingurune digitaletan modu eraginkorrean interakzioan aritzeko eta lan egiteko oinarrizko trebetasunak behar dituztenak. Horrenbestez, profesional horiek gai izan behar lukete argi eta zehaztasunez komunikatzeko era guztietako bitarteko digitalen bidez; esaterako, mezu elektronikoak, berehalako mezuak edo sare sozialak. Gainera, gai izan behar lukete onlineko proiektuetan elkarlanean aritzeko, baliabideak eta ideiak partekatuz eta beste batzuekin modu koordinatuan lan eginez, elkarlanerako tresnak eta talde-lanerako plataformak erabilita. Maila honetako profesionalek aktiboki parte hartu ahal izango lukete onlineko taldeko jardueretan, ekarpen esanguratsuak egin ahal izango lituzkete, eta ingurune birtualetan aplikatzen diren etiketa digitaleko talde-laneko arauak bete ahal izango lituzkete.
- Ingurune digitaletan informazioa sortzeko eta partekatzeko funtsezko trebetasunak behar dituztenak. Horrenbestez, profesional horiek gai izan behar lukete testua, irudiak eta bideoa editatzeko oinarrizko tresnak erabiltzeko, eduki digitala modu arruntean sortzeko. Halaber, gai izan behar lukete diseinu eta komunikazio digitaleko oinarrizko printzipioak ulertzeko, eta eduki hori zabaltzeko plataformak eta sare sozialak nola erabili jakiteko. Maila honetan, espero da profesionalak gai izatea mezu digital argiak eta koherenteak sortzeko, baina beharbada helmen mugatuagoarekin eta edukia sortzeko teknikarik aurreratuenak erabat menperatu gabe.
- Segurtasun digitalaren funtsezko kontzeptuak ulertu eta informazio pertsonala eta digitala babesteko oinarrizko jardunbideak bereganatu behar dituztenak. Horrenbestez, profesional horiek gai izan behar lukete onlineko arriskuak ezagutzeko (esaterako, phishinga edo malwarea), pasahitz seguruak erabiltzeko, eta sare sozialetan eta onlineko beste zerbitzu batzuetan pribatutasuna egoki kudeatzeko. Halaber, gai izan behar lukete softwarea eguneratzearen eta segurtasun-tresnak (esaterako, antibirusak eta suebakiak) erabiltzearen garrantziaz jabetzeko. Maila honetan, espero da profesionalak gai izatea oinarrizko segurtasun digitaleko egoerak identifikatzeko eta haiei erantzuteko, ingurune digitalean beren pribatutasuna eta datu pertsonalak babestuta.
- Tresna digitalak modu eraginkorrean erabiliz erronkak identifikatzeko eta haiei aurre egiteko gai izan behar dutenak. Horrenbestez, profesional horiek gai izan behar lukete egoera problematikoak aztertzeko, informazio esanguratsua ulertzeko, eta irtenbideak aurkitzeko estrategia aproposak aplikatzeko. Maila honetan, espero da profesionalak gai izatea onlineko baliabideak modu oinarrizkoan erabiltzeko, bai informazioa bilatzeko, bai arazoak konpontzen beste batzuekin batera elkarlanean aritzeko. Halaber, espero da gai izatea modu oinarrizkoan ulertzeko nola ebaluatu online aurkitutako informazioaren kalitatea eta fidagarritasuna.
Ziurtapen-eskema
BAIT OINARRIZKOA ziurtapena lortzeko, jarraian aipatzen diren gutxieneko mailak erdietsi beharko dira gaitasun-arloei dagozkien probetako bakoitzean:
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
BAIT OINARRIZKOA | BAIT OINARRIZKOA | BAIT OINARRIZKOA | BAIT OINARRIZKOA | BAIT OINARRIZKOA |
Ebaluazio-probaren xehetasunak kontsultatzea | Ebaluazio-probaren xehetasunak kontsultatzea | Ebaluazio-probaren xehetasunak kontsultatzea | Ebaluazio-probaren xehetasunak kontsultatzea | Ebaluazio-probaren xehetasunak kontsultatzea |
NABIGATZEA, ETA DATUAK, INFORMAZIOA ETA EDUKI DIGITALAK BILATZEA ETA IRAGAZTEA:
|
TEKNOLOGIA DIGITALEN BIDEZ INTERAKZIOAN JARDUTEA:
|
BALIABIDEAK GARATZEA:
|
GAILUAK BABESTEA:
|
ARAZO TEKNIKOAK KONPONTZEA:
|
DATUAK, INFORMAZIOA ETA EDUKI DIGITALAK EBALUATZEA:
|
TEKNOLOGIA DIGITALEN BIDEZ PARTEKATZEA:
|
EDUKI DIGITALA INTEGRATZEA ETA BERRIRO PRESTATZEA:
|
DATU PERTSONALAK ETA PRIBATUTASUNA BABESTEA:
|
BEHAR ETA ERANTZUN TEKNOLOGIKOAK IDENTIFIKATZEA:
|
DATUAK, INFORMAZIOA ETA EDUKI DIGITALAK KUDEATZEA:
|
HERRITARREK TEKNOLOGIA DIGITALEN BIDEZ PARTE HARTZEA:
|
EGILE-ESKUBIDEAK (COPYRIGHT) ETA JABETZA INTELEKTUALEKO LIZENTZIAK:
|
OSASUNA ETA ONGIZATEA BABESTEA:
|
TEKNOLOGIA DIGITALA SORMENEZ ERABILTZEA:
|
TEKNOLOGIA DIGITALEN BIDEZ ELKARLANEAN ARITZEA:
|
PROGRAMAZIOA:
|
INGURUMENAREN BABESA:
|
GAITASUN DIGITALETAN HUTSUNEAK IDENTIFIKATZEA:
|
|
SAREKO PORTAERA:
|
||||
NORTASUN DIGITALA KUDEATZEA:
|