BAIT AURRERATUA ziurtapena profesional hauei zuzenduta dago:
- Hainbat testuingurutan informazio digitala aurkitzeko, ebaluatzeko, antolatzeko eta modu eraginkorrean erabiltzeko trebetasunak behar dituztenak. Horrenbestez, profesional horiek gai izan behar lukete askotariko iturri eta plataformetan bilaketa-estrategia aurreratuak erabiltzeko, eta aurkitutako informazioaren garrantzia, sinesgarritasuna eta fidagarritasuna kritikoki ebaluatzeko. Halaber, gai izan behar lukete datu-bolumen handiak eraginkortasunez erabiltzeko, antolaketa- eta azterketa-teknika aurreratuak aplikatuz estatistika esanguratsuak ateratzeko. Konpetentzia-maila hau duten profesionalek gai izan behar lukete lortutako informazioa modu argi eta eraginkorrean laburbiltzeko eta komunikatzeko, ezagutzak garatzeko, eta askotariko esparru pertsonal eta profesionaletan erabaki informatuak hartzeko.
- Ingurune digitaletan modu eraginkorrean eta elkarlanean interakzioan jarduteko era guztietako trebetasun digitalak menperatu behar dituztenak. Horrenbestez, profesional horiek gai izan behar lukete onlineko askotariko komunikazio-tresna eta -plataformak modu eraginkorrean eta seguruan erabiltzeko, informazioa kudeatzeko, ezagutzak partekatzeko, eta birtualki taldean lan egiteko. Maila aurreratua dutenek gai dira hainbat testuinguru digitaletara erraz egokitzeko, estrategia aurreratuak erabiliz modu argi, limurtzaile eta enpatikoan komunikatzeko, nola esparru pertsonalean hala profesionalean. Halaber, konpetentzia-maila handia dute onlineko lankidetza-jarduerak koordinatzeko, eta, horri esker, taldekideen partaidetza aktiboa eta haien arteko ideia-truke konstruktiboa sustatzen dute. Laburbilduz, komunikazio eta lankidetza digitalean maila aurreratua izateak esan nahi du lider eraginkorra dela ingurune digitaletan eta gai dela lankidetza, sormena eta helburu komunen lorpena sustatzeko tresna eta baliabide digitalak modu eraginkorrean erabiliz.
- Mota askotako eduki digitala kontzeptualizatzeko, diseinatzeko, ekoizteko eta zabaltzeko trebetasunak menperatu beharra dutenak. Horrenbestez, profesional horiek gai izan behar lukete multimedia-formatu askotan eduki originala eta erakargarria sortzeko (adibidez, testua, irudiak, audioa eta bideoa) tresna eta plataforma digitalak modu eraginkorrean eta sormenez erabiliz. Halaber, gai izan behar lukete erabilgarritasunari, erabilerraztasunari eta erabiltzailearengan zentratutako diseinuari buruzko printzipioak ulertzeko, edukiaren kalitatea eta garrantzia bermatzeko. Maila aurreratua izanez gero, gai izango lirateke garapen-bidean dauden joera teknologietara egokitzeko eta sortutako edukiak hainbat testuingurutan eta era guztietako ikus-entzuleengan duen eraginkortasuna eta eragina kritikoki ebaluatzeko. Laburbilduz, eduki digitalak sortzeko konpetentzia maila aurreratua edukiz gero, gai izango dira gaur egungo estandarrak betetzen dituen eta ingurune digitalean komunikazioa eta interakzioa modu esanguratsuan errazten dituen kalitate handiko material digitala ekoizteko.
- Hainbat testuingurutan arriskuak identifikatzeko eta kudeatzeko trebetasun sendoak behar dituztenak. Horrenbestez, profesional horiek gai izan behar lukete informazioaren segurtasun-printzipioak ulertzeko; adibidez, pasahitzak segurtasunez erabiltzea eta malwarearen aurka babestea. Halaber, gai izan behar lukete mehatxu zibernetiko komunak ezagutzeko eta haiei erantzuteko; adibidez, phishinga eta gizarte-ingeniaritzako erasoak. Segurtasun digitalean maila ertaina izanez gero, oinarrizko ezagutzak izango dituzte onlineko pribatutasuna babesteari eta datu pertsonalak arduraz erabiltzeari buruz. Halaber, gai izango lirateke segurtasun-neurri egokiak aplikatzeko sarean nabigatzean, sare sozialak erabiltzean eta online komunikatzean, eta aldian-aldian softwarea eguneratzearen eta antibirusa eguneratuta edukitzearen garrantziaz jabetzeko. Laburbilduz, segurtasun digitalean maila ertaina edukiz gero, gai izango lirateke arrisku digitalez jabetzeko eta onlineko ingurunean behar bezala babesteko beharrezko trebetasunak edukitzeko.
- Tresna digitalak modu eraginkorrean erabiliz askotariko egoera problematikoak identifikatzeko eta haiei heltzeko trebetasun solidoak behar dituztenak. Horrenbestez, gai izan behar lukete arazoak modu autonomoan eta kreatiboan konpontzeko estrategiak aplikatzeko, informazioa bildu, aukerak ebaluatu eta erabaki informatuak hartzeko baliabide digital egokiak erabiliz. Halaber, konpetentzia-maila hau duten profesionalek gai izan behar lukete ingurune digitaletan elkarlanean aritzeko, teknologiaren konpetentziak erabiliz etengabe aldatuz doazen testuinguru digitaletako aldaketa eta erronkei baterako irtenbideak aurkitzeko eta haietara egokitzeko.
Ziurtapen-eskema
BAIT AURRERATUA ziurtapena lortzeko, jarraian aipatzen diren gutxieneko mailak erdietsi beharko dira konpetentzia-arloko dagozkien probetako bakoitzean:
|
|
|
|
|
| BAIT AURRERATUA | BAIT AURRERATUA | BAIT AURRERATUA | BAIT ERTAINA | BAIT ERTAINA |
| Ebaluazio-probaren xehetasunak kontsultatzea | Ebaluazio-probaren xehetasunak kontsultatzea | Ebaluazio-probaren xehetasunak kontsultatzea | Ebaluazio-probaren xehetasunak kontsultatzea | Ebaluazio-probaren xehetasunak kontsultatzea |
NABIGATZEA, ETA DATUAK, INFORMAZIOA ETA EDUKI DIGITALAK BILATZEA ETA IRAGAZTEA:
|
TEKNOLOGIA DIGITALEN BIDEZ INTERAKZIOAN JARDUTEA:
|
BALIABIDEAK GARATZEA:
|
GAILUAK BABESTEA:
|
ARAZO TEKNIKOAK KONPONTZEA:
|
DATUAK, INFORMAZIOA ETA EDUKI DIGITALAK EBALUATZEA:
|
TEKNOLOGIA DIGITALEN BIDEZ PARTEKATZEA:
|
EDUKI DIGITALA INTEGRATZEA ETA BERRIRO PRESTATZEA:
|
DATU PERTSONALAK ETA PRIBATUTASUNA BABESTEA:
|
BEHAR ETA ERANTZUN TEKNOLOGIKOAK IDENTIFIKATZEA:
|
DATUAK, INFORMAZIOA ETA EDUKI DIGITALAK KUDEATZEA:
|
HERRITARREK TEKNOLOGIA DIGITALEN BIDEZ PARTE HARTZEA:
|
EGILE-ESKUBIDEAK (COPYRIGHT) ETA JABETZA INTELEKTUALEKO LIZENTZIAK:
|
OSASUNA ETA ONGIZATEA BABESTEA:
|
TEKNOLOGIA DIGITALA SORMENEZ ERABILTZEA:
|
TEKNOLOGIA DIGITALEN BIDEZ ELKARLANEAN ARITZEA:
|
PROGRAMAZIOA:
|
INGURUMENAREN BABESA:
|
KONPETENTZIA DIGITALETAN HUTSUNEAK IDENTIFIKATZEA:
|
|
SAREKO PORTAERA:
|
||||
NORTASUN DIGITALA KUDEATZEA:
|